Proiektua

imagen2

San Pedro 1936-1937 proiektu arkeologiko bat da. Gure helburua San Pedro mendiko aztarnak ezagutu, dokumentatu eta balio-hartzea da. Horretarako, bertan izango gara 2016ko urriaren 24tik azaroaren 7ra. Hala ere, hamabost bat ikerlariz osatutako talde interdiziplinarra gara eta horrek hainbat arlo jorratuko ditugula esan nahi du.

img_7890

San Pedroko gotorleku baten aztarnak (iturria: San Pedro 1936-1937)

Arkeologia egitea, industea baino gehiago

Arkeologiaz dugun irudi klasikoa zera: sonbrairu zabaladun eta praka motzez jantzita, erreminta prehistorikoak, eskeletoak eta zeramika zaharrak bilatzen dituzten erdi-zientzialari, erdi-abenturazaleak. Neurri batean, hala da. Baina San Pedro mendiko proiektu honetan, hainbat ezaugarri berezi daude.

  • Oso aztarna zaharrak bilatzea baino, azken 80 urtetako material arkeologikoekin arituko gara batez ere.
  • Gerra Zibila Euskal Herrian, gehienetan, artxiboetako dokumentuekin soilik aztertua izan da, baina proiektu honetan, testu idatziekin batera, ahozko iturriak eta iturri arkeologikoak erabiltzea proposatzen dugu.
  • Lan honen helburuetako bat espazio ezezagun bat ezagutaraztea denez, indusketa arkeologikoekin batera, kalean ere lan egingo dugu: hitzaldien bidez, tabernetan solasaldiak antolatuz, debateak bultzatuz, ikastetxeekin lan eginez, gudu historikoen errekreazioak eginez, etab.
  • Eta azkenik, indusketa-lanak gure udazken hotz hauetako batean egingo ditugu, beraz, ez dugu sonbreiruetarako eta praka motzetarako aukera handirik izango, trukean neumonia bat hartu gabe ez, behintzat…

 

img_7903

Porlanezko gotorlektu baten aztarnak, San Pedro (iturria: San Pedro 1936-1937)

Proiektu hau Gerra Zibilaren Arkeologiak azken urtetan izan duen ibilbidearen emaitzetako bat da. Gure “aitona-amonen gerra” ezagutzeko zenbait lan garatu izan dira Euskal Herrian eta Espainian. Hainbat memoria historikoaren elkarte, talde zientifiko eta profesional independenteek lan anitz garatu izan dituzte gai honen inguruan. Gure kasuan, honakoa da Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) Gerra Zibilari buruz martxan jarri duen lehenengo proiektu espezifikoa.

img-20160603-wa0018

Behaketa-lanak San Pedro mendian (iturria: M.)

Fronte guztietan… Borrokak darrai

Hamabost ikerlariz osatutako talde honetako partaideok “beste fronte” batzuetan ibilitakoak gara: Belchiten (Zaragoza), Puebla de Lillon (León), Abánadesen (Guadalajara), Corbera d’Ebren (Tarragona) edota Madrilen.

dsc_3020-2

Lincoln batailoiaren lubakiak industen, Belchite (Zaragoza), 2015eko iraila (iturria: Álvaro Minguito).

Espainian zehar egindako indusketa hauen emaitzak oso anitzak izan dira, bai kalitate zientifikoari, baita gizartearekiko harremanari begira ere. Memoria historikoaren bideetan politikak eta zientziak bat egiten dute eta horrek zail dezake dena. Hala ere, konpromiso honekin gatoz Euskal Herriko txoko xume honetara. Espazio ahaztu bat berreskuratu nahi dugu, horretarako, elkarteekin eta auzokideekin lan eginez. Blog honen funtzioak honekin bat dator: proiektu honetan sortuko dugun informazioa denbora errealean zabaltzen saiatuko gara.

photo48246991589845271

Madrilgo Casa de Campoko lubakiak, 2016ko uztaila (iturria: Álvaro Minguito)

Edozein zalantza, eskaera, zuzenketa edo dena-delakorako, honakoak izango dira gure kanal irekiak:

  • Bloga: sanpedro1936.wordpress.com
  • Facebook: San Pedro 1936-1937
  • Emaila: gabi.lanberto@gmail.com
Advertisements