Jaungoikoa, Aberria eta Erregea: gurutzada galdu baten historia laburra

lugar-desconocido-jose-heredia-hacia-1937

Inauteriak? Ez, Untzagako karlistak, 1936an (iturria: José Heredia, AMVG).

“Jaungoikoa, Aberria, eta Erregea”. Gaurkoan, erreketeak/karlistak: atzoko eta gaurko bidaia politiko-militar zoroak, Tradizioaren izeneanIrakurtzen jarraitu

Advertisements
artikulua atalean publikatua | , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Extra! Extra! San Pedro prentsan da!

867744_1320010839776_full

Ez, ez gaude haurren lan-esplotazioa ospatzen ari.

Astelehen honetan, urriaren 17an, San Pedro 1936-1937 proiektuaren aurkezpena ofiziala izan da, Amurrioko udaletxean, komunikabideekin bat eginez. Dena dela, prentsaurreko eta argazki “ofizialez” gain, zenbait hitzaldi, topaketa eta solasaldi izango ditugu hurrengo asteetan. Irakurtzen jarraitu

amurrio, arkeologia, aurkezpena, gerra zibila, san pedro atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mundu zahar (euskalduna) hil zeneko eguna: Aloria, 1936

aloria-2

Aloriako eliza, Arrastariako bailaran (iturria: ezagutuurduna).

Aloriako kontzejua Arrastariako bailaran kokatuta dago, San Pedro mendiaren mendebaldeko magalean eta Urduñatik oso hurbil. Tokiko ahozko ondarea oso interesgarria da eta gaurkoan honakoa ekartzen dugu: herriko azken emakume euskalduna hil zeneko eguna, 1936ko uztailaren 17an, gerra hasieraren bezperan. Irakurtzen jarraitu

aloria, arrastaria, euskara, zorigaitza atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zer da fronte bat? Mugak eta mugaldeak

img_7849

Araba-Bizkaia arteko muga, San Pedro mendian (iturria: San Pedro 1936-1937)

Oso agerizkoa dirudien arren, esan beharra dago Gerra Zibila 1936 eta 1939. urteen artean eman zela (egia da ere, Euskal Herrian, frontea 1936-1937 artean egon zela). Baina horrek zera esan nahi du: une horretan “gerra egiteko era” zeharo desberdina zen gaurkoarekin konparatuz. Lehenengo Mundu Gerraren esperientzia oso gertu zegoen eta, askotan, gatazka horren beteranoak bilakatu ziren gerra “berri” honen borrokalari eta aholkulari. Francoren Ejertzitoak teknikari alemaniarrak eta italiarrak zituen bitartean, Euzko Jaurlaritzak militar frantziar eta sobietar batzuen aholkularitza izan zuen. Gauzak horrela, 1914-1918ko gerraren antzera, lubakien lerro luzeak ere topatzen ditugu Euskal Herriko fronteetan.

Zer da (garai horretako) fronte bat? Irakurtzen jarraitu

1936-1937, amurrio, araba, arkeologia, gerra zibila, muga, san pedro atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

San Pedro 1936-1937: aurkezpena

imagen2

Ongi etorri San Pedro 1936-1937 proiektura!

Urriaren 24tik azaroaren 7ra, San Pedro mendian, Amurrion, izango gara, Gerra Zibilaren inguruan arkeologia-lanak eginez. Baina, lubakiak industu eta egiturak dokumentatzearen penak eta miseriak aipatzeaz gain, memoria historikoaz eta paisaia ahaztuez hitz egingo dugu aste hauetan zehar, blog hau gure bozgorailua izanik.

Etorri gurekin bidaia honetara!

1936-1937, amurrio, araba, arkeologia, aurkezpena, gerra zibila, san pedro atalean publikatua | Iruzkin bat utzi