Nortzuk gara?

img_20160603_203837

Gotorgune baten aztarnak, gaur egun (iturria: M.)

San Pedro 1936-1937 proiektua partaide anitzen esfortzuetatik ernatzen ari den lana da. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) arkeologo batzuen interesak Goi Nerbioiko Aztarna Etnografi Elkartearen gurariekin bat egin zuen. Hainbat ekintza antolatu izan ditugu lehenago eta “fronte” anitzetan ibiliak gara.

2014an, Gasteizko Letren Fakultatean, Gerra Zibilaren Arkeologiari buruzko I. Nazioarteko Kongresua (abenduak 9-13) ospatu zen, Gasteiz at War izenarekin. Bertan, Espainia osoko ikerlari eta elkarteak bildu egin ziren eta Euskal Herriak proiektu espezifiko bat martxan jartzeko erakusten zituen ezaugarri ezin hobeak agerian jarri ziren. Gurean, elkarte anitz daude Gerra Zibilaz eta memoria historikoaz aritzen direnak. Hala ere, Unibertsitateak ez zuen erakutsi behar adina interesik. Beraz, hutsune “akademiko” hori nolabait bete nahi dugu, edo, behintzat, horretan saiatu.

congress2014

2014ko kongresuaren partaideak, Ugaoko posizioetan (iturria: Burdin Hesia Ugaon)

Euskal Herrian “eskaera soziala” nabarmena da. Herri mobilizatu honetan, hainbat gune berreskuratuak izan dira publikoak ezagut ditzan: Elgeta, Eibar, Murugain (Aramaio), Burdin Hesiaren aztarnak Ugaon, Berangon eta Laudion… Baina, esan bezala, orain arte Unibertsitatearen interesa nahiko puntuala izan da eta premiazkoa iruditu zaigu proiektu espezifiko bati ekitea.

elgeta

Proiektu honen partaideak Elgetako errekreazio historikoan, 2014an

img-20160929-wa0004

Bilboko 7 Katu Gaztetxean emandako hitzaldia, 2016ko iraila (iturria: Peio P.)

Dena dela, aurkezpenak aurkezpen, hainbat elkarte eta taldeekin elkarlanean arituko gara hurrengo asteotan eta aukera nahikoak izango ditugu elkar hobe ezagutzeko. Izan ere, web-orri hau eztabaidarako, ideien elkartrukerako eta solasaldirako plataforma gisa eratua izan da.

Advertisements