Estekak

Hona hemen San Pedro 1936-1937 proiektuarekin nolabaiteko harremana duten zenbait esteka interesgarri:

 

guerraenlauniversidad

Guerra en la Universidad bloga: 2008tik Gerra Zibileko Arkeologiari buruzko lanetan dihardu, bertan, Espainia osoan zehar egindako esku-hartze arkeologikoen berri ematen delarik. Gure proiektuari dagokionez, gure gaztelerazko bozgorailua izango da, denbora errealean ere.

gasteiz-at-war

Gasteiz at War. 2014an, Gasteizen antolatu genuen Gerra Zibilaren Arkeologiari buruzko I. Nazioarteko Kongresuaren web-orri nagusia.

aztarna_zigilua

Aztarna: “Goi Nerbioiko Etnografi eta Dibulgazio Kulturalerako Elkarte” honek urte asko daramatza eskualdeko ondareaz lanak eta proiektuak aurrera eramaten. Aldizkari propioa dute eta euren web-orrian hainbat material interesgarri dituzte, esaterako, Gerra Zibilari buruz. San Pedro 1936-1937 proiektuaren partaide aktiboak dira.

gas

Grupo de Arqueología Social (GAS): Gasteizen bere “egoitza nagusia” duen ikasleen taldea. Arkeologia, historia, politika eta umorea uztartuz, hainbat gai jorratzen dituzte euren web-orrian. Horrekin batera, memoria historikoaz, feminismoaz eta gaur egungo beste gai interesgarriez aritzen dira bisita gidatu, eztabaida ireki eta artikuluen bidez. Neurri handi batean, proiektu honetan parte-hartzen dute

passatmesrecent

El passat més recent: Euren goiburuan agertzen den legez, “Arqueologia de l’època moderna i l’època contemporània”-ri lotutako gaiak jorratzen dituzte, esaterako, Gerra Zibilaren eszenatoki izandako Corbera d’Ebre (Tarragona) herriko arkeologia-lanak.

Advertisements