Egilearen Fitxategiak: gabilanberto

Porrotaren zapore mingotsak: Bilboko galeraren 80. urteurrena

2017ko ekainaren 19an, gaur duela 80 urte Bilbo frankistek konkistatu zutenetik. Pasarte historiko hau euskal frontearen azken kapitulu gisa ulertzen ohi da: Euzko Jaurlaritzak bere hiriburua galdu zuen, milaka errefuxiatuk erbesterako bidea hartu behar izan zuten eta Euzko Gudarostearen errendizioa … Irakurtzen jarraitu

artikulua atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Erresistentzia: 80 urte. San Pedro 1937-2017

San Pedro mendiko proiektu arkeologikoa bueltan da 2017ko maiatza honetan! Lanez betetako egunak dira hauek: maiatzaren 15etik indusketekin ari gara Amurrio, Lezama, Aloria eta Urduña arteko txoko estrategiko honetan. Laburpen gisa… memoriaz, historiaz eta istorioez gozatzeko jardunaldi berezi batera gonbidatzen … Irakurtzen jarraitu

ate irekiak atalean publikatua | , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Balazalak, mara-mara

Fermin Muguruzaren “Balazalak” (2008) abestiak dio: “Euria ari du… Balazalak, mara-mara… It is raining, bullet shells…”. Eta hori da hain zuzen ere San Pedro mendiko indusketa arkeologiko hauetan topatzen dugun errealitatea: balazalen uholdea.

artikulua atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

(Egurra) eman ta zabal zazu

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) leloa honakoa da: “eman ta zabal zazu”. Baina, Gatazkaren Arkeologia praktikatzen dugunean, “egurra eman ta zabal zazu” leloa aproposagoa dela pentsa daiteke. Gaur, gerra modernoaren “geopolitika bertikala” dugu hizpide.

Sin categoría atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Egarri isilduak: San Pedro mendia eta erresistentzia

La Avanzadilla kokagunean industen ari gara une honetan, San Pedro mendian. Lehenengo bost egun hauetan erregistratutako objektuek jada hemen gertatutakoaren berri ematen digute, edo, behintzat, lehen hipotesiak egiteko material nahikoa dugula dirudi. Indarkeria eta egunerokotasuna eskutik lotuta gerraren eszenatoki honetan…

Sin categoría atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Indusketak martxan daude: San Pedro biziberritzeko prest!

Lanean ari gara San Pedro mendiko posizioetan! Astelehenean hasi eta aurrera goaz “La Avanzadilla” izeneko kokagune estrategikoaren indusketarekin. Momentuz gauza gutxi ditugu ikusgai, baina eguneroko lanekin, ezkuturik zegoena publiko egiten saiatzen gara.

lana atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Markak: gerra bati neurria hartu nahian

Une honetan, oraindik indusketarik ez, baina jada lehenengo lanekin hasi gara: erregistro arkeologikoa egin ahal izateko, oinarri topografikoak ezartzen ari gara. GPS azpi-zentimetrikoa, argazki-kamera eta iltzeak bidelagun, jada “etxe” berrian gure markak uzten hasi gara.

lana atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi