Non gaude?

mapa2-copia

San Pedro mendia Gerra Zibileko euskal frontearen barnean (iturria: San Pedro 1936-1937)

Proiektu arkeologiko honetan, urriaren 24tik azaroaren 7ra, San Pedro mendian topatuko gaituzue, Gerra Zibilan emandako gertaerak ezagutu nahian. Amurrioko udalerriaren lurraldean gaude (Aiaraldea, Araba), Aloria eta Lezamako kontzejuen lurretan.

img_20160603_204523

San Pedroko gailurra, ondoko zelaietatik ikusia (iturria: San Pedro 1936-1937)

San Pedro mendiak 710 metro inguru ditu itsas mailatik gora.Gutxi gorabehera, Bilbo eta Gasteiz artean, tarteko puntuan kokatzen da, 30 km ingurura batetik eta bestetik, bertara heltzeko biderik onena Uzkianotik joatea delarik, autoa edo dena-delakoa bertan utziz eta zelaiez osatutako paisaia berde eta lauaz paseatuz.

sarbideak

Hiru sarbide nagusiak. 1) Amurrio-Lezama (gorriz); 2) Urduña-Aloria (horiz); 3) Murgia-Bilbo-Gasteiz (urdinez) (iturria: San Pedro 1936-1937)

San Pedro mendiko 700 metro baino gehiago altueratik, ikuspegiak ikusgarriak dira: mendebaldera, Urduña eta Gorobel mendilerroa; iparraldera, Amurrio eta Goi Nerbioiko mendiak Bilborantz; ekialdera, Gorbeia mendia eta bere inguruko Parke Naturala; eta, hegoaldera, Urkabustaizgo larreak.

img-20160603-wa0013

Gorobel mendilerroa, San Pedrotik (iturria: San Pedro 1936-1937)

Bi lurralde historikoen arteko mugan dago: Amurrio eta Urduña (Bizkaia) artean. Beraz, “mugaldeko gunea” dugu, baina ez bakarrik zentzu administratiboan.

Gune hau euskal frontearen kokaleku garrantzitsua izan zen. Baina ez beti modu berean…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s