Erresistentzia: 80 urte. San Pedro 1937-2017

0001

San Pedro mendiko proiektu arkeologikoa bueltan da 2017ko maiatza honetan! Lanez betetako egunak dira hauek: maiatzaren 15etik indusketekin ari gara Amurrio, Lezama, Aloria eta Urduña arteko txoko estrategiko honetan. Laburpen gisa… memoriaz, historiaz eta istorioez gozatzeko jardunaldi berezi batera gonbidatzen zaituztegu: maiatzak 27, larunbata, Ate Irekien Eguna San Pedro mendian!

SONY DSC

Maiatzaren 26an eta 27an (egunak gora eta behera), San Pedro mendian emandako gudu odoltsu eta bortitzenetako bat gogoan izan dugu. Duela 80 urte, Francoren soldaduek (Kondor Legio alemanarekin eta Corpo Truppe Volontarie italiarrekin batera) 1936ko abendutik errepublikarren menpean zegoen defentsa-sistema hautsi eta gogorki erasotu zuten. Txosten militarren literatura grisa irakurtzen badugu, dirudienez, XIII. Brigadako soldaduek ezer gutxi egin omen zuten San Pedro euren menpe mantentzeko. Hala ere, arkeologikoki topatzen dugun egiak ñabardura garrantzitsuak txertatzen ditu kontakizun horretan.

SONY DSC

Defentsa eta erresistentzia aurkeztu omen zuten errepublikarrek ofentsiba frankistaren aurrean. 80 urte igaro ostean, oraindik jarrera eta ideologien talka horren frogak estratigrafian topatzen ditugu pilatuta. Aldi berean, San Pedro defentsa-sistemaren planimetria osatzen ari gara, lubaki, babesleku, galeria eta metrailadore-habiez osatutako multzoa bere osotasunean aztertu ahal izateko.

SONY DSC

Maiatzaren 15etik hona, 5 zundaketa desberdin lantzeko aukera izango dugu eta 400 aztarna baino gehiago erregistratu izan ditugu. Material guzti hauek laborategian landuko ditugu indusketak bukatzean, ahalik eta informazio gehiena kudeatu ahal izateko. Bestalde, industen ditugu lubaki-lerro, babesleku eta gotorlekuak bisitagarriak dira une honetan gure “Adi, lanak!” formatu era propio batean aplikatuz.

SONY DSC

Gauzak horrela, larunbat honetarako, maiatzaren 27rako deialdia luzatzen dugu. Goizeko 10:00etatik 14:00etara bisita gidatuak eskainiko ditugu industutako guneetan, baita antzezpen historikoak ere: Lubakikoak elkarteko lagunek lubakietako bizimodua antzeztuko dute garaiko uniformeak jantziz eta Gerra Zibileko materialak erabiliz. Benetan, memoria historikorako eta gatazken gaineko pedagogia soziala garatzeko une aproposa dugu larunbatean. Animatu zaitezte!

Kokapenari eta sarbideei buruzko informazioa hemen.

San Pedro 1936-1937

Advertisements
Post hau ate irekiak atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s