Balazalak, mara-mara

img_20161122_134242

UPV-EHUko ikasleak Gerra Zibileko materialekin laborategian.

Fermin Muguruzaren “Balazalak” (2008) abestiak dio: “Euria ari du… Balazalak, mara-mara… It is raining, bullet shells…”. Eta hori da hain zuzen ere San Pedro mendiko indusketa arkeologiko hauetan topatzen dugun errealitatea: balazalen uholdea.

Aspalditxo ez dugula ezer argitaratzen web-orrialde honetan. Hutsune honen arrazoia zera da: laborategiko lanekin ari gara une honetan eta hobe emaitza argiren bat izatea berri (gutxi gorabehera) figadarriak argitaratu ahal izateko. Dena dela, aukera ona dugu zenbait datu aipatzeko, baita gure lanaren fase nolakoa den azaltzeko ere.

img_20161123_152309

Laborategi-lanak: garbitu, siglatu, inbentariatu eta ikertu.

Indusketa honetan ia 820 objektu topatu eta erregistratu ditugu. Ez da edonolako zifra honakoa! Izan ere, orain objektu bakoitza garbitu, siglatu, inbentariatu eta ikertu beharko dugu, bere “testuinguru estratigrafikoan”, hau da, bere multzoaren arabera, multzo bakoitza prozesu historiko baten “geruza” delarik. Lan honetan Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak gaude sartuta buru-belarri. Baina, ez gara laborategi honetan halako gerra-paisaia arkeologikoak aztertzen ari garen bakarrak. Izan ere, auzokidea Iban Roldan dugu, Lizarrako ikerlari gaztea, jada aipatu bezala, “Karlistalien Arkeologia” aurrera eramaten ari dela. Gauzak horrela, azken gerra karlistako (1872-1876) materialak ditugu, aurrez aurre, 1936ko gerrakoekin konparatu ahal izateko.

img_20161123_193016

Villatuertako gotorleku liberalaren indusketatik ateratako objektuak, Bigarren Gerra Karlista (1872-1876).

Lehenengo desberdintasuna bi multzo arkeologikoen artean zera da: kronologia. 60 bat urte igarotzen dira gatazka batetik bestera. Hori ere kultura materialean islatzen da. Villatuertako gotorleku liberalean, 1870. hamarkadako testuinguruan, zeramikazko pieza ugari topatu izan dira. San Pedro mendiko fronte errepublikarrean, aldiz, ia ez dugu halako materialik: “Metalaren Aroa” da honakoa, ia objektu guzti-guztiak metalezkoak baitira. XIX. mendeko gerra horretan bi eredu sozioekonomiko borrokatu zirelarik, oraindik Espainiako Erreinuak bide luzea zuen industrializaziorako. 1930. hamarkadan, ordea, Euskal Herriko bailaretan eta kostaldean bereziki, gerra zinez industrial baten aurrean gaude. Bestea suntsitzeko serie-produkzioa gailentzen ari den garaia da jada.

img_20161123_193030

Azken karlistaldiko metalezko objektuak, esaterako, Remington balazorroak.

Munizioari dagokionez, desberdintasun tipologiko nabarmenak daude ere, nahiz eta hauek xumeagoak izan lehenengo begi-bista batean. Ibanek azaldu bezala, Remington balazorroak dira Villatuertako gotorleku liberalean topatu dituztenak: Espainiako arma-fabrikek produkziorako lizentzia erosi omen zieten estatubatuarrei eta horrela bertan ekoiztea lortu omen zuten. Gainera, duela gutxi, 1860. hamarkadan, Estatu Batuetan Sezesio Gerra eman omen da eta gatazka horretan munizio mota honen suntsipenerako gaitasuna demostratzeko aukera izan dute, gerra horren izaera odoltsua froga gisa.

zar001

San Pedro mendia: munizio poloniarra eta txekoslovakiarra.

Gerra Zibileko kontestu arkeologiko batean deigarri egiten zaigun ezaugarrietako bat zera da: mundu globalizatu batean ematen ari den gatazka belikoa da eta horren islada garbia munizioaren jatorri internazionalean aurkitzen dugu. Munizio gehiena Mauser motakoa da, 7,92mm-ko kalibrearekin eta bere “markajeak” ikusita, gehientsuenak txekoslovakiarrak, poloniarrak eta alemaniarrak direla ikus dezakegu. (Metodologiari dagokionez, Antxoka Martínez Velasco 2008 eta municion.org web-orriak dira gure erreferentzia nagusiak). Gehientsuenak ere, Euzko Jaurlaritzak 1936ko udazkenean egindako erosketatik eratorriak, honakoa baitzen Euzkadiko Ejertzitoaren munizioaren jatorri nagusienetako bat.

Ia 400 balazorro, bala eta “gida-orrazi” (hau da, kargadore) ditugu oraindik ikertzeko, beraz, puntu honetatik aurrera, pazientzia pixka bat eskatu beharko dugu. Dena dela, aurkikuntza esanguratsuak emanez gero, hauen berri emango dugu.

Josu S.

(San Pedro 1936-1937 proiektuko kidea).

Erreferentziak

-Martínez Velasco, A. (2008): “Introducción a la cartuchería para arqueólogos”, Sautuola, 14: 383-398.

http://municion.org/.

Advertisements
Post hau artikulua atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s