Egarri isilduak: San Pedro mendia eta erresistentzia

img-20161028-wa0013

La Avanzadilla posizioko zenbait objektu (iturria: Laia G. Vila)

La Avanzadilla kokagunean industen ari gara une honetan, San Pedro mendian. Lehenengo bost egun hauetan erregistratutako objektuek jada hemen gertatutakoaren berri ematen digute, edo, behintzat, lehen hipotesiak egiteko material nahikoa dugula dirudi. Indarkeria eta egunerokotasuna eskutik lotuta gerraren eszenatoki honetan…

img_20161020_113803

Artilleriazko inpaktu batek utzitako kraterra, harri batzuez inguratuta (iturria: Josu S.)

Duela aste bat lanean hasi ginen. Gainazaleko sastraka eta sasi guztiak kendu ostean, indusketa arkeologiko integralari ekin genion. Egunero gerturatzen zaizkigun bisitariek egunez egun ematen diren aurrerapenak ikus ditzakete.

dscf0668

La Avanzadilla, sasiz beteta (iturria: Xurxo A.)

dscf0686

Posizio bera, landaretza garbitu ostean (iturria: Xurxo A.)

Bi lubaki-lerro industu ditugu, hauen arteko gurutzebidean zementuzko bloke batek nolabaiteko banaketa eratzen duelarik. Lubaki hauek nola eginda dauden ikusita, ezinbestekoa da 80 urteko langile eta borrokalari errepublikarrekin enpatia izatea: lurrean egin baino, posizio honen lubakiak harkaitza moztuz egin ziren. Zenbait kasutan, harrian eskailera eta banku formako egitura landuak antzematen dira ere. Kareharrian egindako lerro hauen jomuga zementuzko gotorleku bat da, estalkirik ez duena eta 2x2m inguruko azalerakoa.

img_20161027_134323

Zementuzko gotorlekua, behin jatorrizko lurzorua aurkituta (iturria: Josu S.)

img_20161027_123026

Lubaki-lerroak eta zementuzko gotorlekurako sarbidea (iturria: Josu S.)

Estalkirik gabeko egitura (ustez) solido eta tinko honek indarkeriazko istorio bat kontatzen digu, agian, 1937ko maiatzaren amaieran emandako episodioa. Une horretan, tropa frankistek, Mola jeneralaren agindupeko Bizkaiko kanpainiaren barne, San Pedro kokagune errepublikarrak erasotu zituzten. Egun horietan, Kondor Legioak bere hegazkinen indarra erabili zuen eta italiarrek tanke eta beste baliabide motorizatuak erabili omen zituztela dakigu. La Avanzadilla inguruko larreak kraterrez beteta daude: artilleriaren eraso etengabe eta ez (beti) zehatzen froga materialak dira.

img_20161027_155216

Eztandak desitxuratutako metraila-zatia (iturria: Josu S.)

Metraila-zatiak han eta hemen topatzen ditugu indusketan. Zenbait kasutan zati handiak dira, baina eztandek desitxuratuak ere. Ez dakigu zenbat tona lehergai jaurti omen zituzten posizio hauen kontra, baina borrokaldia latza izan zela irudikatu dezakegu. Baina, errepublikarrek erresistitu omen zuten: ehunka balazorro topatu ditugu, horietako asko, txekiarrak direlarik. Hilabete batzuk lehenago, 1936ko iraila-urrian, Euzko Jaurlaritzako zenbait kidek munizioa eta armak erosi zituzten, gerrako material horren zati garrantzitsu bat txekiarra zelarik.

img_20161028_173324

Lubakiaren zoruan topatutako materialak (iturria: Laia G. Vila).

Estratuz estratu, erregistroarekin aurrera egin eta lurzorura heltzen garenean, krimen baten eszena moduko bat topatzen dugu: balazorroek eta “orrazi-gidek” (kargadoreak), han eta hemen, soldaduek erakutsitako erresistentzia frogatzen dute. Hala ere, artilleriaren tiro batek (edo bat baino gehiagok) posizio hauek suntsitu omen zituen: ez dugu gorpurik topatzen, baina estrukturen erorketak erregistro arkeologiko guzti hau 80 urtez isilarazi zuen.

img-20161028-wa0007

Lubakiaren lurzoruan topatutako beirazko kopa txikia (iturria: Pedro R. S.)

Balazorro eta orrazi-giden ondoan, beste objektu militarrez gain, miliziano eta gudarien egunerokotasunaren aztarnak topatzen ditugu ere. Seguruenik, borrokaldiak baino lehenagoko azken momentuetan bertan presente zeudenak. Horrela, esaterako, beirazko kopa txiki bat topatu dugu, ziur aski, pattarra edota cognac (honi “asaltaparapetos” deitzen baitzioten Gerra Zibilean) bezalako edari alkoholdunentzako erabilia. Halako objektu batek duela 80 urteko instant batez hitz egiten digu, agian, inoiz ase ezin izan zen egarri batez edota borrokarako premiazko egingo omen zitzaien “ausardia” alkoholikoaz. Zaila zaigu ñabardura hori bereiztea soilik erregistro arkeologikoan erreparatuz, baina, behintzat, gerra hori jasan behar izan zutenen azalean jartzea errazagoa iruditzen zaigu.

Josu S.

(San Pedro 1936-1937 proiektuko kidea).

Advertisements
Post hau Sin categoría atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s