Indusketak martxan daude: San Pedro biziberritzeko prest!

img_20161024_222003

1. eguna (iturria: San Pedro 1936-1937)

Lanean ari gara San Pedro mendiko posizioetan! Astelehenean hasi eta aurrera goaz “La Avanzadilla” izeneko kokagune estrategikoaren indusketarekin. Momentuz gauza gutxi ditugu ikusgai, baina eguneroko lanekin, ezkuturik zegoena publiko egiten saiatzen gara.

img_20161024_222017

La Avanzadillako zementuzko egitura, 1. egunaren amaieran (iturria: San Pedro 1936-1937).

La Avanzadillako kokagunea San Pedro mendiaren gotortze-sistemaren parte bat da, iparraldean kokatua, Aloria eta Lezamako kontzejuen arteko mugan. Mendixka itxura dauka, baina Aiaraldearako aldeetan malda izugarri malkartsuak ditugu. Orain behiek eta loreek partekatzen duten espazio bukoliko honetan, gerraren aztarna nabarmenak ditugu.

img_20161025_214553

Lubaki bateko lehen indusketa-lanak, 2. eguna (iturria: San Pedro 1936-1937)

Larreak duela 80 urteko leherketek utzitako kraterrez beteta daude. Handik eta hemendik forma zirkularreko depresioak agertzen zaizkigu, ilargiaren aurpegi zigortuaren antzera. Norbaitek noizbait esan bezala, Gerra Zibilaren garaian, ia ordu bat baino gehiago behar zuten artilleriaren tiroak kalibratu eta zehazteko. Horrek zera esan nahi: tiro gehienek, euren helmuga taktikora jo beharrean, inguruko paisaia zeharo zigortu eta eraldatzen zuten. Ez zen zehaztapen handiko gerra, baina gatazka industriala eta modernoa izanik, serie-ekoizpenaren dinamikek munizio anitza eta ugaria gastatzea ahalbidetzen zuten.

img_20161025_214531

Zementuzko egitura bat industen, 2. eguna (iturria: San Pedro 1936-1937)

Munizioaren arlo honi buruz ari garela, jada lehen balazorro eta orrazi-gidak ditugu, gerra honen “tipologia” ezagunak direlarik. Balazorro txekiarrak eta alemaniarrak ditugu batez ere, Gerra Zibila, “gatazka lokal” (edo akaso “nazional”) izan baino, “gerra global” izan zelaren marka argia. Munizio txekiarrari dagokionez, esate baterako, Euzko Jaurlaritzak 1936ko iraila-urrian egindako erosketa garrantzitsu bati omen dagokio. Txekoslovakiatik iritsitako fusilek Francoren tropak geldiaraztea lortu zuten Elgoibarren, Eibarren, Elgetan… Dena dela, hauek presente egon ziren euskal frontearen zenbait eszenatokitan, kasuak kasu, San Pedro mendian.

img_20161025_214632

Lubaki-lerroaren beste erabilera garaikidea, 2. eguna (iturria: San Pedro 1936-1937)

Pixkanaka, eta San Pedro mendiko maldetan gora, bisitariak datoz gure lanetan parte-hartzera. Batzuk ikuspegi zabalaz gozatu nahi dute batez ere, orain egitura zaharberritu batzuk osatzen dituztelarik. Norbaitek halako lanak egitea eskertzen du. Beste batzuk, ordea, Gerra Zibilaren historia eta mikrohistoriaren militante sutsu batzuk kasu, daturen bat eman eta gure ideiak zuzendu edo kritikatzera datoz. Indusketa hau eztabaidagune oparoa da ere eta hori eskertzekoa da. Aztarna materialak mutuak dira, baina guztion hitzak ongietorriak dira.

img_20161025_214608

Indusketa-lanak, 2. eguna (iturria: San Pedro 1936-1937)

Beraz, badakizue, bertan gaude lanekin, egunero, 9:30etatik 18:00etara. Ateak zabalik ditugu!

Josu S.

(San Pedro 1936-1937 proiektuko kidea).

Advertisements
Post hau lana atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s