Markak: gerra bati neurria hartu nahian

img_20161020_191810

Posizioak hartzen, San Pedro mendian (iturria: San Pedro 1936-1937).

Une honetan, oraindik indusketarik ez, baina jada lehenengo lanekin hasi gara: erregistro arkeologikoa egin ahal izateko, oinarri topografikoak ezartzen ari gara. GPS azpi-zentimetrikoa, argazki-kamera eta iltzeak bidelagun, jada “etxe” berrian gure markak uzten hasi gara.

img_20161020_113817

San Pedro mendia, “La Avanzadilla” posiziotik (iturria: San Pedro 1936-1937).

Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenean, Bernardo Atxaga idazleak Markak (2007) izeneko liburutxo bat plazaratu zuen. Bertan Memoria eta Historiari buruzko zenbait hausnarketa, istorio eta pasarte biltzen dira. Nolabait, Gernikako hilketek utzitako markak dira, bai materialak eta inmaterialak, Francok inposatu nahi izan zuen gezur eta manipulazioen kontra egiteko antidoto onenak. Gertaera batek aztarnak uzten ditu, halabeharrez, eta aztarna hauek dira zigorgabetasuna saihesteko ditugun armarik eraginkorrenak. [Hori da, behintzat, Gatazkaren Arkeologiaren arlo honetan aritzen (saiatzen) garenon sinesmena].

img_20161020_113803

Marka erritualak, omen. Norbaitek gerra garaiko bonba-kraterra harritxoz inguratu du (iturria: San Pedro 1936-1937).

Egun hauetan, jada gure marka propioak uzten hasi gara San Pedro mendian: gaur erregistro arkeologikoa egin ahal izateko oinarri topografikoak ezarri ditugu. UPV-EHUko Ondarearen Dokumentazio Geometrikoaren Laborategiko adiskideek laguntzen gaituzte lan hauetan. Handik eta hemendik, nolabait, “mendiari neurria hartzen” saiatzen gara, gero, koordenatu absolutuen bidez, indusketan agertutako objektu guztiak zehaztasun maila oso handiarekin geolokalizatua izan ahal izateko.

img_20161020_113753

Ingeniari topografikoen lana GPS azpi-zentimetrikoarekin (iturria: San Pedro 1936-1937).

Kartografia eta planimetria ezinbestekoak dira lurraldearen zatitxo batekin lan egiten dugunean. Modernitate zientifiko eta teknifikatu honetan, erregistroa ahalik eta modu zehatz, eroso eta erabilgarrienean egiten saiatu behar gara. Arkeologiak ez du amorerik eman behar makinen aurrean eta hauek dena konponduko dutelaren fede itsua izan, baina teknika lagun izatea hobe da etsai bezala ikustea baino.

img_20161020_113743

Gailurraren lubaki-lerroa, Aloriako aldean (iturria: San Pedro 1936-1937).

Dena dela, egia da, gaurko lan topografikoekin, nolabait ere, proiektu arkeologiko baten “balio performatiboaz” kontzientzia hartzen hasiak garela: San Pedro mendia leku natural eta kultural bat da jadanik, arkeologook heldu baino askoz lehenago ere, baina, egia da gure ekintzekin (lan topografikoak, indusketak, bisita gidatuak, errekreazioak…) pixkanaka “aztarnategi” izatea ere lortzen dugula, edo, behintzat, “aztarnategi itxura” izatea. Hemen irudimen arkeologikoak asko balio du ere, hau da, zenbateraino arkeologia-lanek ez ote dute antzezpen bat sortzen: erremintak, ikertzaileak lanean, bisitariak “bisitari” izatea… Horrek zera esan nahi du: jada gure marka uzten hasiak gara, Lezama eta Aloriako kontzejuen baimenarekin, baina auskalo beste onespen gehiagorekin… Gure lanekin San Pedro mendiaren estratigrafian utziko dugun markatxoa, positiboa ala negatiboa izango ote da?

img_20161020_191748

Zementuzko posizio bat geoerreferentziatzen (iturria: San Pedro 1936-1937).

Dena dela, guk buruari bueltak ematen dizkiogun bitartean, badirudi San Pedro inguruak beste bisitari mota batzuk ere jaso dituela azkenaldi honetan. Hauek euren markak uzten dituzte ere, baina ez dirudi buelta handiak eman dizkiotenik euren buruei utzitako aztarna horien inguruan…

img_20161020_113334

Jarduera detektoristak utzitako markak: objektu galduak (iturria: San Pedro 1936-1937).

Josu S.

(San Pedro 1936-1937 proiektuaren kidea)

Advertisements
Post hau lana atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s