Mundu zahar (euskalduna) hil zeneko eguna: Aloria, 1936

aloria-2

Aloriako eliza, Arrastariako bailaran (iturria: ezagutuurduna).

Aloriako kontzejua Arrastariako bailaran kokatuta dago, San Pedro mendiaren mendebaldeko magalean eta Urduñatik oso hurbil. Tokiko ahozko ondarea oso interesgarria da eta gaurkoan honakoa ekartzen dugu: herriko azken emakume euskalduna hil zeneko eguna, 1936ko uztailaren 17an, gerra hasieraren bezperan.

aloriamapa

1945-46ko airetiko argazkia (iturria: Geoeuskadi).

1936ko Gerrak bere mitologia propioa du jada. 80 urte pasa ostean, memoriaren zirrikituetan barrena, gazta baten antzera, zuloak topatzen ditugu, baina zulo horiek ere beteta agertzen zaizkigu zenbaitetan. Galizia nekazarian, gerrillariak fuxidos deitutako pertsonaia sasi-mitiko bezala irudikatzen diren moduan, Gerra Zibila ere errealismo magikoarekin uztartzen da. Gatazkaren hasiera bera, hainbat istorio eta narrazioen ardatza da herri askotan. Kasuak kasu, Alorian ere istorio interesgarria dugu.Antza, 1936ko uztailaren 17an, “gerraren bezperan”, Alorian euskaraz hitz egiten zuen azken pertsona hil zen.

euskalkiak_koldo_zuazo_2008

Euskararen lurraldea(k). 1866an (grisez; Bonaparte) eta 2008an (Zuazo) (iturria: wikipedia).

euskalkiak_koldo_zuazo_2008-copia

Aiaraldea eta Arrastaria inguruak, euskararen desagerpen modernoarekin.

Herriko jendeak oraindik kontatzen duen gertaera da. Udako egun urrun horretan, errekaren putzu batean, errotatik gertu, emakumea hilda topatu zuten, ito egin omen zela. Ezezagunak dira gaur ere heriotza horren benetazko kausak.

beratza_0054

Aloriako herria, gaur egun (iturria: kikomendi).

Atmosfera misteriotsu honetan, zera da dakiguna: emakume horrekin herriko jatorrizko euskara ere desagertu egin zen. Harekin, urte askotako ondareak ere amaiera tragikoa izan zuen. Mundu “zahar” eta “euskaldun” baten azken hatsa izan zen emakume harena. Horren ostean, gauzak oso desberdinak izango ziren Alorian eta beste euskal herri askotan.

75566228

Aloriako errota zaharra, trenbidearen zubiaren azpian (iturria: mapio).

Hurrengo egunean, Camilo Alonso Vega izeneko militarra, eskuindarra eta Francoren promozioko lagun intimoa, Errepublikaren kontra altxatuko da Gasteizen. Bi egunetan, hiri osoa kontrolatu eta 40 urtez nagusituko den dinamika hasiko da: errepresioa, isilaraztea, hilketa, kontrola, zapalkuntza… Mundu zaharra hil eta mundu berria jaioko da, gehiegikerien artean eta aurrekoa zeharo suntsituz.

Gerrako itzalak, baita gerra hasi baino lehen ere antzematen omen ziren. 

Josu S.

(San Pedro 1936-1937 proiektuko kidea).

Post hau aloria, arrastaria, euskara, zorigaitza atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s