Artxiboak hilabeteka: urria 2016

Egarri isilduak: San Pedro mendia eta erresistentzia

La Avanzadilla kokagunean industen ari gara une honetan, San Pedro mendian. Lehenengo bost egun hauetan erregistratutako objektuek jada hemen gertatutakoaren berri ematen digute, edo, behintzat, lehen hipotesiak egiteko material nahikoa dugula dirudi. Indarkeria eta egunerokotasuna eskutik lotuta gerraren eszenatoki honetan… … Irakurtzen jarraitu

Sin categoría atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Indusketak martxan daude: San Pedro biziberritzeko prest!

Lanean ari gara San Pedro mendiko posizioetan! Astelehenean hasi eta aurrera goaz “La Avanzadilla” izeneko kokagune estrategikoaren indusketarekin. Momentuz gauza gutxi ditugu ikusgai, baina eguneroko lanekin, ezkuturik zegoena publiko egiten saiatzen gara.

lana atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Markak: gerra bati neurria hartu nahian

Une honetan, oraindik indusketarik ez, baina jada lehenengo lanekin hasi gara: erregistro arkeologikoa egin ahal izateko, oinarri topografikoak ezartzen ari gara. GPS azpi-zentimetrikoa, argazki-kamera eta iltzeak bidelagun, jada “etxe” berrian gure markak uzten hasi gara.

lana atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Jaungoikoa, Aberria eta Erregea: gurutzada galdu baten historia laburra

“Jaungoikoa, Aberria, eta Erregea”. Gaurkoan, erreketeak/karlistak: atzoko eta gaurko bidaia politiko-militar zoroak, Tradizioaren izenean. 

artikulua atalean publikatua | , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Extra! Extra! San Pedro prentsan da!

Ez, ez gaude haurren lan-esplotazioa ospatzen ari. Astelehen honetan, urriaren 17an, San Pedro 1936-1937 proiektuaren aurkezpena ofiziala izan da, Amurrioko udaletxean, komunikabideekin bat eginez. Dena dela, prentsaurreko eta argazki “ofizialez” gain, zenbait hitzaldi, topaketa eta solasaldi izango ditugu hurrengo asteetan.

amurrio, arkeologia, aurkezpena, gerra zibila, san pedro atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mundu zahar (euskalduna) hil zeneko eguna: Aloria, 1936

Aloriako kontzejua Arrastariako bailaran kokatuta dago, San Pedro mendiaren mendebaldeko magalean eta Urduñatik oso hurbil. Tokiko ahozko ondarea oso interesgarria da eta gaurkoan honakoa ekartzen dugu: herriko azken emakume euskalduna hil zeneko eguna, 1936ko uztailaren 17an, gerra hasieraren bezperan.

aloria, arrastaria, euskara, zorigaitza atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zer da fronte bat? Mugak eta mugaldeak

Oso agerizkoa dirudien arren, esan beharra dago Gerra Zibila 1936 eta 1939. urteen artean eman zela (egia da ere, Euskal Herrian, frontea 1936-1937 artean egon zela). Baina horrek zera esan nahi du: une horretan “gerra egiteko era” zeharo desberdina zen … Irakurtzen jarraitu

1936-1937, amurrio, araba, arkeologia, gerra zibila, muga, san pedro atalean publikatua | Iruzkin bat utzi